Lekuko batek URIOLAri jakinarazi dionez, atzo arratsaldean, 20:00ak aldera, gizonezko batek bere ustezko bikotekidea kolpatu zuen Bilbo Zaharreko plazan. Une horretan, ume talde bat eta emakume bat zeuden erasoaren tokian eta haiek izan ziren bertatik igaro zen Ertzaintzaren kotxe bat gelditu zutenak, gertaeraren berri emateko.
Kolpatzeaz gain, etengabe oihuka zebilen gizonezkoa eta plazan zegoen emakumeak erasotutako emakumea babestu zuen.
Umeek eta emakumeak eman zieten geratutakoaren berri ertzainei. Ondoren, ordu erdi geroago, gutxi gorabehera, erasotzailea San Anton zubipean atzeman zuten eta komisaldegira eraman.