Etxauzia proiektua Bilboratuko dute, bizilagun eta ekarpen bila

uriola.eus 2017ko api. 20a, 08:53

Etxauzia, Nafartarren Etxea Elkartea Baigorri (Behe Nafarroa) inguruko pertsona anitzek osatzen dute. Elkarteko kideen helburua Baigorri eskualdea eta Euskal Herriaren barnealdea "biziaraztea" da. Horretarako proiektu bat abiarazi dute "kulturan, ondarean eta ekonomian oinarritua". Gaur, Biba kulturgunean aurkeztuko dute. 

Ez dute proiektu itxi bat garatu nahi, "zabal eta bizia" baizik. Baigorri eskualdea Euskal Herri osoko bizilagun eta egistamoekin sarean jarriko duena, "baita euskal diaspora osoarekin ere". 

Proiektua gauzatzeko Baigorriko Etxauzia gaztelua erosi nahi dute elkarteko lagunek. Ildo horretan, erosketa horretan parte hartuko duten "bizilagun bila" ari dira. 'Bizilagun' dira Etxauzia proiektuan ekarpena egiten duten herritarrak, proiektuaren berri entzutera hurbiltzen diren guztiak eta Etxauzia elkartearekin elkarlanean proiektuak egin nahi dituztenak.

Hainbat lekutan proiektuaren berri eman eta gero, gaur, hilak 20, Erronda kaleko Biba kulturgunean izango dira 19:30ean Etxauzia, Nafartarren Etxea Elkartea aurkezten bilbotarrei. "Giro atsegin batean, egiten ari garena azaldu nahi dizuegu, eta zuek izan ditzakezuen ekarpenak entzun", diote elkartetik.  

Aurkezpenean, "ezerk huts egin ez dezan", Behe Nafarroako produktuekin osatutako aperitifa eta Aire Ahizpen kantaldia ere prestatu dituzte. 

etxauzia.eus