Gora Rokanrrola!

Pasa den ostiralean, ekainaren 23an, Bilboko Alde Zaharreko Santa Maria kaletik nindoala, auzoko tabernaria eta laguna dudan batek ikusi ninduen eta beti bezala, "Rokanrrol!" oihukatu eta rockeroen zeinu ezagunarekin elkar agurtu genuen, ikusten garen bakoitzean egiten dugun bezala. Goizeko 10:30ak ziren eta kalea jendez, tabernariz eta tabernetako banatzaileez beteta zegoen. Kaleko taberna ezagun batean sartu, kafe ebaki bat eskatu, egunkaria irakurtzen hasi eta bat-batean, atzetik bultzakada bat somatu nuen. Buelta eman eta aurrez aurre, bi ertzain. 

"Tú, demuestra que tienes huevos ahora" esanez bi ertzainek tabernatik atera ninduten eta hormaren kontra jarri ninduten. Kanpoan Brigada Movil deritzoten furgoneta bat eta beste bi ertzain zeuden. Poltsikoak miatu eta neraman guztia atera zidaten. Bitarte horretan, ni harrituta, noski, hainbat alditan galdetu nien zergatia, arrazoirik ba ote zuten etab, baina erantzunak gero eta bortitzagoak izan ziren: "A callar y a esperar" esatetik, "Date la vuelta por tu propia seguridad" esatera pasatu ziren.

Inongo azalpenik eman gabe, saiatu nintzen egoera horren arrazoia argitzen: "¿Es por este gesto?" hatzamarrekin rockeroen zeinua eginez, "Os estais confundiendo", "¿Os creeis que no tengo nada mejor que hacer que haceros unos cuernos?", "¡Si ni siquiera os he visto!" "Yo saludo así a mi amigo y si quereis aclaramos esto"... Ez zidaten inongo azalpenik ematen.

Euretariko bat furgonetara paper batzuen bila joan zen bitartean, nirekin beste bat geratu zen. Horri ere azalpenak eskatu nizkion, eta isilik. Urduri nengoen eta esan nion: "Sabes perfectamente que esto es ridículo. Estaís haciendo el ridículo". Ertzain hark, beherantza begiratu eta "Bueno, bueno..." besterik ez zuen esan.

Paper bat eman eta "Firma esto. Ya te llegará el requerimiento. Eta nik, "No voy a firmar nada. Esto es ridículo." "Tú veras. Lo que tienes que hacer es echarle huevos, admitirlo y no salir corriendo como un marica". Paperean ertzain baten identifikazio zenbakia agertzen da, baina ez da nirekin hitz egin zutenena. Zenbakia estaltzen saiatu ziren, baina momentu batean ikustea lortu nuen, "¿Os podeis identificar?" galdetzerakoan, "Ahí esta todo" esan eta alde egin zuten.

Dena oso azkar gertatu zen. Nik auzoko taberna batean lan egiten dut eta badut harremana beste tabernari batzuekin eta baita banatzaileekin ere. Egoera honen lekukoak badaude, eta batek baino gehiagok bere datuak eman zizkidan "Lo que haga falta Julen. No se puede tolerar". Ni tabernara bueltatu, urduri, kafea hartzen amaitu eta jarraian nire lagun tabernariarengana joan nintzen. Tabernan sartu eta "Han estado aquí preguntando por tí y ya les he dicho que somos amigos y que nos saludamos así. Se ha reído y al montarse en la furgoneta, ¡Ha hecho el mismo gesto!".

Etxera joan, papera irakurtzen jarri eta Herritarren Segurtasuna babesteko den 4/2015 Lege Organikoaren (MOZAL LEGEA) 14. artikulua urratu dudala jartzen du. "Persona que al paso de la furgoneta policial, hace el gesto de cuernos, en reiteradas ocasiones a la furgoneta policial, sin ningún género de dudas".

Asteburu honetan zehar, nire lankide eta lagun batzuekin komentatu dut eta jende asko hurbildu zait, laguntza eskaintzen, "Zerbait egin behar dugu", "No podemos dejar que pase"... eta hemen idaztea pentsatu dut.

Gaur goizean gorarrokanrrola@gmail.com helbide sortu dut, guztion artean honi aurre egiteko ideiak, iradokizunak, kritikak, animoak, etab. edo salaketa kanpaina bat hasteko asmoz edo, bueno, okurritzen zaiguna egiten hasteko.

Hain justu, asteburu honetan, bi urte beteko dira Lege antidemokratiko hau aplikatzen ari zirenetik eta 11.000 isunetik gora ezarri dituzte Ertzaintzak eta Foru Poliziak. Donosti eta Gasteizen mobilizazioak deitu dituzte Mozal Legea salatzeko.

Hemendik aurrera kontatuko dizuet ea zer gertatzen den eta zelan erantzuten dugun. Besarkada bat eta Gora Rokanrrola!