Bilboko Udaleko osoko bilkuran gertatutakoaz agiria

2022ko irailaren 29an Bilboko udalean osoko bilkura egin zen, bertan EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen eskatuz bidegarritasun ikerketa egitea Solokoetxeko igogailua berriro zabaltzeko, eta PNV-PSEk emendakina aurkeztu zioten, beraz han hitz egindakoaz gure iritzia adierazi nahi dugu.

2022ko irailaren 29an Bilboko udalean osoko bilkura egin zen, bertan EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen eskatuz bidegarritasun ikerketa egitea Solokoetxeko igogailua berriro zabaltzeko, eta PNV-PSEk emendakina aurkeztu zioten, beraz han hitz egindakoaz gure iritzia adierazi nahi dugu.

Argi utzi nahi dugu berdin digula zein alderdik aurkezten dituen mozioak udalean, baina Solokoetxe auzoko irisgarritasuna eztabaidagai jartzen bada mahai gainean han egongo gara gure ikuspuntua adierazteko.

Elkarte anitza gara, plataforma honetako partaide izateko ez da beharrezkoa inongo alderdi politikoko karneta izatea. PNV, Elkarrekin Podemos, EH Bildu, PSE, .. bozkatzen duen jendea dago, bozkatzen ez duen jendea, politikaz paso egiten dutenak, baina guztiaren gainetik batzen gaituena auzokideak izatea da.

Abaunza zinegotziak parte hartu zuen unetako batean ulertu genuen Solokoetxeko irisgarritasun arazoa denboran luzatu nahi genuela ez dakigu nork “arazoaren enkistamentuaz probetxu ateratzeko”

Esan nahi diogu gure arazoari probetxu atera nahi diotenak PNV eta PSE direla, gertaera hau erabiltzen ari dira auzoko biztanleriaren zati bat gutxiesteko, haien ustez gutxiengoa dena. Baina zuek ez duzue auzokideengan pentsatzen, epe motzera ondo geratu eta botoak eskuratzea da zuen asmoa.

Errealitatea da, ez duzela entzun nahi izan gure proposamena, zuekin bildu ginenean zuen proiektua zela onena adierazi zenuten, eta ez zegoela beste ezertaz hitz egin beharrik. Udaletxeak zein Eusko Jaurlaritzak uztikeriaz jokatu duzue igogailuaren emakidadunak garraio publikoaren zerbitzua (nahiz kudeaketa publikoa edo pribatua izan) behar zen bezala betetzen zuela ikuskatzeko orduan.

Igogailuaren emakidadunak eraikina telefono antenez bete du zuen baimenarekin, Zazpikale eta Solokoetxeko auzokideon osasuna arriskuan jarriz. Nahiz eta emakida amaitu den, telefono antenak funtzionatzen jarraitzen dute, eta dirutza egiten ari da igogailuko zerbitzuaren arduraduna (Aranguren jauna).

Solokoetxe eskaileretako, Ronda, eta Maria Muñoz kaleko bizilagunak zeharkako kaltetutatzat hartu dituzue, eta oro har Solokoetxeko begiratokia hondatuko duzuela pentsatzen dugun auzokideok, lehenesten duzuelako turismoaren negozioa .auzoak dituen behar izanen gainetik

Solokoetxeko igogailua berriro zabaltzeko bidegarritasun ikerketari uko egin diozue. Alderdi politiko baten mozioa zapuztu duzue arazoa publikoki ez eztabaidatzeko; eta guk galdetzen dugu: zer dago guzti honen atzean?, zergatik ezin da arazoa eztabaidatu eta azpiegituraren ikerketa egin?, zergatik ez da egiten ikerketa jakiteko zenbat balioko lukeen igogailuaren instalazioaren desjabetzeak, igogailua konpondu eta berriro martxan jartzeak?, zergatik nahi dituzue Solokoetxeko eskailerak eta begiratokia hondatu?, zergatik Maria Muñoz kaleko bizilaguneen leihoetatik hurbil igogailu berria ipintzeak ez dizue inongo kezkarik sortzen?

Igogailu berriak sortuko dituen puntu beltzez ohartarazi zaituztegu, espero dugu kabina aldaketa ematen den lekuan ezer ez gertatzea, kamarak izango dituzue gertatzen dena grabatzeko eta gero diferidoan ikusteko. Dagoeneko auzoan izugarrizko puntu beltza sortu duzue, itxita dugun igogailuaren ingurua. Hasi gara jasaten, lapurketa saioak, zikinkeria,segurtasunik eza, ....

Pertsonei gauzak errespetuz azaltzen zaizkie, ordea Aburto alkateak osoko bilkuran parte hartu nahi izan zuten auzokideei oihuka eta mehatxuka erantzun zien, agian uztaileko bileran irrifartsu aipatu zenuten zeharkako kaltetuen parte besterik ez dira.

Azkenik esan gure auzoko arazoak konpontzen jarraituko dugula, zuek ezagutzen ez duzuen auzoa, nahiz eta berataz hitz egiten duzuen bertan bizi garenok baino hobeto ezagutuko bazenute bezala.

Bidean topo egingo dugu, eta kalean aurez aurre izango gara, gure aldarrikapenekin jarraituko dugu, proposamenak, elkarrizketa, eta mobilizazioak planteatuz.