Pisu turistikoen aurkako agerraldia izango da gaur

uriola.eus 2024ko eka. 17a, 16:04

Argazkia: SOS Alde Zaharra

SOS Alde Zaharra eta Bihotzean plataformek pisu turistikoen aurkako agerraldia egingo dute 19:00etan.

“Stop pisu turistikoak orain!” lelopean egin dute dei SOS Alde Zaharra eta Bihotzean plataformek gaur 19:00etan, Santiago plazan egingo duten agerraldira. Maiatzeko azken astean egin zen plenoan Alde Zaharreko herri ekimenek aurkeztutako mozioaren harira Udalak pisu turistikoak hiritarrentzat arazo bat zirela onartu zuen, ez zituen onartu, ordea, plataformen pisu turistikoen eraginak ezagutu arte hauek debekatzeko eskaria, besteak beste. Egoerari erantzuna emateko “neurri eraginkor eta berehalakoak” eskatzeko egingo dute gaurko auzokideen agerraldia.