Osakidetzak Basurtuko bihotzeko kirurgia lekualdatu nahi duela salatu dute ospitale aurrean

uriola.eus 2022ko uzt. 19a, 14:03
Bihotzeko kirurgia ez ixtea eskatzen zuen pankarta (Argazkia: Bilboko Uriola)

Basurto Bizirik plataforma eta ospitaleko langileak Bihotzeko Kirurgiako blokea Gurutzetako ospitalera eramateko Osakidetzak hartutako erabakiaren aurka kontzentratu dira. Prozesua udan egitea eta langileen ordezkaritzak prozesua negoziatzeko duen eskubidearen urraketa salatu dute.

Basurtuko Ospitaleko kanpo Kontsulten aurrean kontzentrazioa egin dute Basurto Bizirik plataformak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Enpresa Batzordearekin batera, Osakidetzak osasun publikoa setiatzen duela eta Basurtun bihotzeko kirurgia ixten dela salatzeko. Izan ere, Osakidetzak behin betiko behin betiko bihurtu du Basurtuko Ospitaleko Bihotzeko Kirurgiako blokea Gurutzetako Ospitalera eramateko erabakia. Aldaketa osoa irailaren 15erako aurreikusita dago.

Jose Miguel Ormaetxe kardiologia ataleko buruak azaldu duenaren arabera "haserre handia" dago langileen artean, erabakia oporraldian hartu delako: "Hamar egun bakarrik daude errekurtsoa egiteko eta jende asko ez du denbora izango. Gainera Gurutzeta ez dago prestatuta. Obra batzuk egin behar dira eta oraindik ez dira hasi.

Ormaetxeren hitzak Roberto Saez hemodinamikako ataleko buruak osatu ditu: "Dagoeneko existitzen den eta oso ondo urtzen duen zerbitzu bat desegiteaz ari gara. EBakuntza-gelaren edozein gorabehera edo infekzioren aurrean, ez dago halakorik egin daitekeen ospitale publikorik". Larraitz Gaztañaga Basurtuko kardiologoaren arabera, Osakidetzaren politikak "pazienteari begira ez dute inolako onurarik". Kirurgietan kalitate falta, itxaron zerrenda luzeagoak eta orokorrean pazienteen arreta gaitasuna gutxitzea izango dira arazo nagusienak.

Plataformaren salaketa

Basurtu bizirik plataformak murrizketa hau salatu du kontzentrazioan: "Zer gertatzen da arlo horretan prestakuntza espezifikoa duten langileekin, baldin eta kirurgiarekin lotutako zereginik egingo ez badute? Talentu eta ezagutza asko galduko ditugu, hain espezializatuak ez diren zainketak".

Osakidetzaren jarrera kritikatu dute Bihotzeko Kirurgiako Zerbitzu publiko bat ixten duten bitartean, Osakidetzako erabiltzaileak hitzarmen bidez artatzen dituzten klinika pribatuei eskua sartzera "ausartzen ez" direlako. "Pazientearen segurtasuna, Euskadiko beste zentro publiko batean bigarren iritzia izateko eskubidea eta hurbileko medikuntza paperean eta diskurtsoetan bakarrik daude, baina ez praktikan", gaineratu dute.

ELAren desadostasuna

Sindikatuak ere erabaki hau salatu du eta Osakidetzaren jarrera kritikatu du komunikatu baten bidez: "Osakidetzak murrizketak ezartzen ditu langileen ordezkaritza informatu eta negoziatu gabe, nahiz eta Lan Ikuskaritzak ohartarazi dion informazio eta negoziazio prozedura ez jarraitzeagatik".

Erabaki hau "langile gehienak oporretan daudenean" eman dela kritikatu ELA-k. "Osakidetzak ez du bete langileen ordezkaritzak informazioa jasotzeko eta prozesua negoziatzeko duten eskubidea, araudiak ezartzen duen bezala", gaineratu dute ebazpenari errekurtsoa jarriko diotela esatearekin batera.

Bihotzeko kirurgia zerbitzua zentralizatzearekin batera Basurtuko Ospitalean lan egiten zuen plantillaren zati bat alde batera utzita geratuko da Osakidetzak emandako informazioaren arabera. "Osakidetzako plantilla eta lan-baldintzak murrizteko baliatzen den mugimendua da", sindikatuaren esanetan.