Biktimak 60.000 euroko kalte-ordaina eskatu du

Basurtuko hospitaleko alta jaso berri zuen emakume bat etxeko atarian erditu da

uriola.eus 2023ko mai. 3a, 11:12
Basurtuko Ospitalea. Artxiboko irudia.

Izan ere, Euskal Osasun Zerbitzuak erditze betean eman zion alta amari. Horregatik, "inpaktu morala eta psikologikoa" salatu du biktimak, eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatu du.

Salaketaren arabera, Basurtuko Ospatileko espezialistak pazienteari alta ematea erabaki zuen, "dilatazioa 2 edo 3 zentimetrokoa zela uste zuelako". 

Alta eman ostean, amak bere etxeko atarian erditzera behartuta ikusi zuen bere burua. Gainera, bertako hotzak eraginda, jaioberria ZIUn ospitaleratu behar izan zuten, bronkiolitisarekin.

Horrenbestez, “arreta gabe ikusteak eta alaba atarian erditzeak eragin morala eta psikologikoa” eragin dizkiola salatu du amak. Horrekin batera, 60.000 euroko kalte-ordaina eskatu dio Euskal Osasun Zerbitzuari.