Basurtuko ospitaleko amatasun unitatean segurtasun neurri berriak ezarri ditu Osakidetzak

uriola.eus 2023ko urr. 3a, 12:13
Argazkia: Wikipedia

Pasa den urtean jazo zen haur jaioberri baten bahiketaren harira indartu dituzte ospitaleko segurtasun neurriak.

Basurtuko erietxean indarrean jarri ditu Osakidetzak gaurtik aurrera amatasun unitateko segurtasun neurri berriak. Ospitaleko segurtasun protokoloak zorroztu eta egokitzea erabaki dute, 2022ko urrian jaioberri baten bahiketak bultzatuta; 24 urteko emakume bat haurra besoetan zuela irten zen ospitaletik, langileen uniformeaz jantzita, gurasoei osasun froga bat egitera zijoala esan ostean.

Segurtasun sistema berria

Beste nerri batzuen artean, segurtasun sistema eguneratu dute: identifikazio gailu berriak ezarri dituzte norbanakoen identifikazio eta kontrolerako, eta amatasun unitatetik sartu edo irteteko identifikazio kode bat beharko da. Ospitalera sarrera langile txartel batekin soilik izango da posible, ospitaleko langileek edota baimendutako pertsonek eskura izango dutena. Familiako kideen eta bisiten kasuan, SARBIDE izeneko sistema berriaren bidez emango zaie sarrera. Honez gain, ospitaleko langileek uniformeak uzteko makina bat ezarriko da, pertsonalak soilik izan dezan sarbidea

Ospitale guztietan indarrean

Segurtasun neurri hauek estatu mailako ospitale guztietan ezarri dira, baina tokian tokiko amatasun unitate bakoitzerako desberdintasunak izango dituzte, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera.