Juan Pablo “Juanpa” Dieguez zendu da, “Dena da ETA” erasoaldiaren lehenetako espetxeratua

uriola.eus 2024ko urt. 31a, 16:21
Argazkia: Naiz

Baltasar Garzón epailearen "dena da ETA" estrategia indarrean jarri zenean espetxe zigorra egotzi zioten Basurtuko auzokideari

81 urterekin hil da gaur Juanpa Dieguez Gomez Bilbon. 1998an Baltasar Garzón epaileak abian jarri zuen “dena da ETA” erasoaldiaren lenengo biktimetako bat izan zen Bermeoarra (eta santutxuarra). Bakailaoa saltzen zuen Gadusmar enpresan egiten zuen lan administrari gisa eta harreman profesional asko zituen Cuban. Baltasar Garzón buru zuen Espainiar auzitegiak harremana ikusi zuen Gadusmarren negozioen eta ETAren artean, eta 11 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, azkenean Auzitegi Gorenak 6 urte eta 9 hilabetera murriztu ziona.

Zortzi hilabetez egon zen kartzelan, eta lehen atxiloketatik hamar urtetara berriz espetxeratu zuten Basauriko espetxean. 2010an, 68 urte zituela, osasun arazo larriak izaten hasi zen: prostatako minbizia zuen, ondorioz erradioterapia tratamendua jasotzen zuen Basurtuko ospitalean aldiro, arnasteko arazoak eta artritis eta artrosia ere bazituen Dieguezek. Santutxuko auzokideek SOS Juanpa plataforma eratu zuten haren egoeraren berri eman eta aske utz zezaten eskatzeko, mobilizazio esanguratxuena Santutxutik Basauriko espetxera egin zuten martxa izan zen. Azkenik, 2011an askatasuna eman ziotan arte.

Agur-omenaldia igandean izango da, Boluetako Albia tanatorioan, 18:30etan