Deustualdeko Prest! aldizkariak 20 urte bete ditu martxoan eta hori ospatzeko zenbaki berezia argitaratu dute.
PREST! aldizkaria babesteko deia

prestaldizkaria 2021 eka 29 Deustualdea

PREST! aldizkariak "beste 20 urte iraun ditzan" laguntza eskatu dute lantaldeko kideek. Iragan martxoan bi hamarkada bete zituen Deustualdeko hilabetekariak eta erronka garbi dute: "beste 20 urtez Deustualdea euskalduntzea, tokiko informazioa euskaraz zabaltzea eta herriko sarea ehuntzen jarraitzea". Irakurleen babesa eskatu dute horretarako.