2024/01/20 19:00

Hitzaldia

Izarkom eskola: "Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?"

Izarkom eskola: "Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?"
Ibarkom eskola, Gooienkale 14, Bilbo Zaharra

Zer da telekomunikazioa? Zertarako burujabetza? Nola lortu dezakegu?Etengabeko abiaduran dabilen mundu honetan zail egiten zaigu halako galderei buruz hausnartzeko astia hartzea. Aldiz, gure egunerokotasunean gehienok dugu harreman oso estua komunikaziorako erabiltzen ditugun gailuekin, sistemekin, plataformekin.

Izarkomen ere  gure jardunak sortzen dituen eragin positibo eta ez hain positiboez jakitun, dagokigun ardura hartu eta gure bazkide zein herritarrentzat informazio, formazio zein sentzibilizaziorako tresna bat sortzea erabaki dugu.

Izarkom Eskolaren lehenengo saio honetan, Urtzi Ugaldek Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida aurkezteaz gain, Iñigo Martinez (Irakaslea) ,Lurdes Imaz (EHIGE) edo Unai Aberasturi (Datuak Babesteko Euskal Bulegoa) bezalako gonbidatu bereziekin mugikorren auziaren inguruko hainbat gai jorratu ahal izango ditugu.

Urtarrilak 25, 19:00etan, Goienkale 14