Atxuriko jaietan jazo den eraso matxistaren aurkako mobilizazioa egingo da ostegunean

uriola.eus 2024ko eka. 11a, 11:44

Argazkia: Atxurigorri

Atxuriko Jai Batzordeak elkarretaratzera dei egin du 13rako Enkarnazio Plazan, 19:00etan.

Eraso sexista batek garraztu du Atxuriko jaien amaiera. Atxuriko Jai Batzordeak mobilizaziora dei egin du ostegun honetan, hilak 13, Enkarnazio plazan 19:00etan, “Erasoen aurrean, auzoa gara erantzuna!” lelopean. Atxurigorri auzo elkartearen sareetan gure auzo eta jaietan inolako erasorik onartuko ez dutela azaldu dute erasoaren berri ematen duen argitalpenean.