Emakumeen Etxea irekiko dute Atxurin

uriola.eus 2024ko eka. 26a, 13:46

Atxuriko antzinako Ollerietako eskolen eraikinean irekiko da Bilboko uriko lehen Emakumeen Etxea.

Bilboko uriak lehenengo Emakumeen Etxea izango du Atxuri auzoko izen bereko kaleko 45. zenbakian, antzina Ollerietako eskolak hartu zituen udal eraikinean. Eraikina gune feminista berrira egokitzeko proiektua Obra Publikoetako eta Zerbitzuetako eta Berdintasun sailen artean adostuko da, Kontseiluaren barruko Lan Batzorde espezifikoan parte hartzen duten emakume-elkarteen eta uriko bestelako talde eta erreferente feministen laguntzarekin batera.

Hiru helburu nagusi definitu ditu Bilboko Udalak Emakumeen Etxea irekitzerako orduan: “proiektu estrategikoa eta erreferentea izatea urian benetako berdintasunean aurrera egiteko, indarkeria matxista desagerraraztea eta emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzea”.