San Frantzisko auzoan gertatzen ari den indarkeria arrazistaren aurkako kontzentrazioa egingo da gaur

uriola.eus 2024ko uzt. 5a, 12:49

50 elkarte baino gehiagok babestu dute 19:00etan Mariaren Bihotza plazan egingo den elkarretaratzea.

50 elkarte eta plataforma baino gehiagok babestu dute gaur arratsaldean San Frantzisko auzoan ematen ari den indarkeria arrazistaren aurka Mariaren Bihotza plazan egingo den elkarretaratzea. Asteartean Sortuk partekatu zituen Mariaren Bihotza plazan bilduta zegoen jende talde baten aurkako Udaltzainaren ekintzaren irudiek agerian utzi zuten polizia-indarkeriaz gain, antolatzaileek egunerokotasunean auzoan agertzen diren pintada faxistak, mezkita eta LGBTIQ+ espazioen aurkako guneen erasoak eta postontzietan aurkitu dituzten adingabekoen aurkako heriotza mehatxuak eta irain arrazistak gaitzestu dituzte, “eraso hauei modu kolektiboan aurre egin behar diegu indarkeria arrazista gabeko auzo baten alde”.

Antolatzaileek isilik geldituko ez direla azaldu dute, eraso hauek pertsona arrazializatu, migratu eta identitate eta orientazio sexual ez zisheterosexuala duten kideen eskubideak urratzen baitituzte, baita “arrazismo gabeko auzo lasai batean bizi nahi duten auzokide guztionak ere”. Eraso hauei erantzuna emateko erantzukizuna egotzi diete erakundeei, auzokideen ongizatea eta eskubideak berma daitezen.

Gaur, hilak 5, arratsaldeko 19:00etan izango da elkarretaratzea San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan.