Inserta taldearen lan berria: ‘Mar de fondo’

prestaldizkaria 2013ko ots. 27a, 16:20

Iluntasun galantarekin jantzitako zortzi abesti berriak dira. Erritmoak motelduz eta melodia gehiago gehituz taldeak sonoritate berrietan murgiltzea lortu du.

‘Mar de fondok’-k barrenak mugiarazten ditu ikustezina den energia indartsuarekin. Mugiarazteko indarra du eta "ezin da ezer egin bere kontra", taldekideek diotenez. Horrexegatik hobe da "bere eskuetan eramaten uztea".

Diskoa Bonberenean 2013ko urtarrilean eta otsailean grabatu du Insertak Karlos Osinagaren eskutik. Orain aurkezteko unea iritsi zaie eta horretarako martxoan bira bat antolatu du taldeak: Bermeo, Madril, Zaragoza, Zarautz eta Deustu (azken hau martxoaren 16an Gazte Lokalean.

Info guztia

Musutruk jaitsi

Facebook Inserta