Kontzentrazioa igande honetan metroko 3.lineako obren informazioa eskatzeko

bertonaldizkaria 2013ko api. 22a, 10:12

Uribarri eta Otxarkoagako auzotarrak Bilboko Metroaren egoitza nagusiaren aurrean (Nafarroa kalea, 2) kontzentratuko dira apirilaren 27an (12:00etan) 3.lineako obren geldialdia dela eta. Lanen egoera eta amaiera epeak ezagutu nahi dituzte.

Bihar, apirilak 23, 2. Barrutiko Kontseilu bileran (KastaƱosen) metroko 3. lineako obren informazioa izango da hizketagai.

Metro Bilbao eta Eusko Trenbide Sarea enpresetako arduradunei eskutitz bana helerazi diete Otxarkoagako Familia Elkarteak eta Uribarriko Gure Etxea elkarteak. Bi enpresei informazioa eskatzen diete metroko 3. lineako obrean inguruan, hain zuzen, obren amaiera data eta zerbitzuaren hasiera data publiko egiteko eskatzen dute elkarteek.

INFO + BRANKA