Metroko 3.linea ez da martxan hasiko 2017ra arte, onenean

bertonaldizkaria 2013ko api. 23a, 18:51

Aurrekontu murrizketengatik, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek adierazi dute Mahatserriari zerbitzu emango dion metroko 3. linea 2017ra arte, gutxienez, ez dela inauguratuko. Metroko bulego nagusiaren aurrean kontzentratuko dira Uribarri eta Otxarkoagako auzotarrak larunbat honetan.

Uribarri eta Otxarkoagako auzotarrak Bilboko Metroaren egoitza nagusiaren aurrean (Nafarroa kalea, 2) kontzentratuko dira apirilaren 27an (12:00etan) 3.lineako obren atzerapena dela eta.

INFO + BRANKA