Biniloa ezarriko dute Solokoetxe ikastetxean erradiazio elektromagnetikoa murrizteko

bertonaldizkaria 2014ko urt. 9a, 17:25

Solokoetxeko igogailuko teilatuan kokatuta dauden hiru telefono mugikor antenengandik hurbilen dauden ikastetxeko leihoetan ezarriko du Eusko Jaurlaritzak biniloa, "epe laburrean". Ezarri ostean, neurketak egingo dira biniloaren eraginkortasuna aztertzeko.

Jolastokian berriz, erradiazio gehien neurtu den lekuan, sareta metalikoa ezartzekoak dira Hezkuntza Sailaren aginduz.

Iturria: El Correo

BERTON - artikulua: Solokoetxeko neurgailuak mugaz gaindiko uhinak neurtu ditu