Aparteko bertso saioarekin hasiko da Deustuko jaietako bigarren asteburua

uriola.eus 2014ko mar. 20a, 11:05

Gaur, 20:00etan, Jon Maiak, Andoni Egañak, Igor Elortzak eta Alaia Martinek bertso artean emango diote hasiera Deustuko jaietako bigarren asteburuari eta lau egunez auzoa jai giroan murgilduko da.

San Jose jaietako bigarren asteburua ospatzeari ekingo diote ostegunean, martxoak 20, Deustun. Aurreko asteburua arrakastatsua izan zen eta jendetzak parte hartu zuen Jai Batzordeak antolatutako egitasmoetan; bigarren asteburu honetan ere, giro polita espero dute.

Oraingoan, lehen mailako bertsolariek abiatuko dute asteburuko programa. Txosnetan, Jon Maia, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Alaia Martin egongo dira bertsotan eta Arkaitz Estiballesek gai jartzailea lana egingo du.

Martxoak 20, osteguna

20:00 Jon Maiak, Andoni Egañak, Igor Elortzak eta Alaia Martinek Bertso Saioa eskainiko dute Txosnetan.

21:30 Koadrilen gaua: Jai Batzordeko txosnan.

Martxoak 21, ostirala

19:30ean, Alex Arregiren Etxeko Egongelan kontzertua Müllerrenean.

20:00 Kantujira Done Petri plazatik: Deustuko Kantugintza taldearekin, herriko txistulari eta kantutegien laguntzaz.

20:30 High lights eta Kilauea taldeen kontzertua Gazte Lokalean.

22:00 Mister Jam eta Akatz taldeen kontzertua txosnagunean.

Martxoak 22, larunbata

11:00 Diana eta txunpina Deustuko gaitajoleekin.

11:00 Eskuz egindako produktuen azokaren irekiera Done Petri plazan.

11:30 Erraldoi topaketa.

12:00 Euskal Dantzak Deustuko Ikastolako Gure Herria taldearen eskutik Done Petri plazan.

12:00 Tomate Nagusia sukaldaritza txapelketa.

12:30 Umeen tailerrak Botika Zahar parkean.

12:30 Igel eta Ping-pong txapelketa frontoian.

15:00 Tomate Nagusiaren plateren aurkezpena, sarien banaketa eta bazkaria Done Petrio plazan.

17:30 Umeentzako txontxongiloak Done Petrin.

20:00 Jaietako azken suzko zezena Botika Zahar parkean.

20:00 Koadrila eta konpartsen arteko Playback txapelketa Done Petri Plazan.

20:30 Hazte caso primo eta T.R. Mistery taldeen komntzertua Gazte Lokalean.

22:00 Izerdi Gorria taldearen kontzertua txosnetan.

Martxoak 23, igandea

11:00 Diana eta txupina Deustuko gaitajoleekin.

11:00 Deustuko arraun taldearen eskutik estropadak itsasadarrean.

12:00 Euskal Dantzak Done Petrin Bihotz Alai eta Mikeldi taldeen eskutik.

14:00 Koadrila eta konpartsen arteko tortila txapelketaDone Petri plazan eta jarraian, guztiontzat makarroi jana.

18:00 Jaiak bukatzeko, tomatearen erreketa eta parrilada goxoa Done Petri plazan.