Maiatzak 1, Langileen Eguna

Olabeagako Aste Gorriari hasiera emango diote gaur

uriola.eus 2014ko api. 25a, 08:14
Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 1ean, datorren asteko ostegunean. Data horren harira, Olabeagako lagunek hainbat ekimen antolatu dituzte egun hauetarako.

Maiatzaren Lehena heltzer dago eta ondorioz, Olabeagako lagunek auzoko Aste Gorria antolatu dute.

Gaur, apirilak 25, lau sindikatu ezberdinetako kideek; CCOOeko Mikel Vazquez, LAB sindikatuko Marijo Romero, UGTko Jesus Garcia de Cos eta ESK sindikatuko Igor Merak, langile klasearen egoeraren gaineko mahai ingurua eskainiko dute. Hitzaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Apirilaren 30ean, asteazkena, 20:30ean, `La batalla de Euskalduna´ bideo dokumentala proiektatuko dute.

Asteari amaiera emateko, maiatzaren 1ean, Herri Bazkaria egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, Ametsgorrin edota kulturametsgorri@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita izena eman beharko dute. Bazkariak 10 euro balioko ditu.