Etxeko langileek Lan Ikuskaritzaren kontrako elkarretaratzea burutu dute

uriola.eus 2014ko api. 29a, 13:25
ATH-ELE elkarteak Lan Ikuskaritzaren jarrera salatu du Lanbide eta Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurreran. 50 pertsona inguru bildu dira gaur goizean, “Ikuskaritzak ez du ikuskatzen” lelopean. Elkarteak etxeko langileak kontratatzen dituzten jarduerak kontrolatzen ez dituztela aldarrikatu du, eta Lanbideri ardura gehiago eskatu dio.

Langileen lan baldintza txarrak direla eta Asisper eta Apuros mayse agentziak salatu zituzten. Etxean lo egiten duten langileen egoerak eta kontratuak bidegabeak direla aldarrikatu dute. Jakin izan dugunez, aurkeztutako frogak, grabaketak eta lekukoak baliogabetuak izan dira eta ez dituzte agentziak zigortuko.

Lan Ikuskaritzaren pasibotasuna ere salatu dute, agentziak nahi duten eran jokatzen ari direla diote, inongo zigorrik jasoko ez dutelakoan. ATH-ELE elkarteak Lanbideri etxeko enpleguan ere enplegu zerbitzu gisa aritzeko eskatzen dio. Eusko Jaurlaritzari berriz, Lan Ikuskaritza eta Lanbidek beraien eginkizuna bete dezaten bitartekoak jartzea exijitu diote.