Txirrindularen erabilera Bilbon aztergai TOPOketak saioan

uriola.eus 2014ko mai. 14a, 12:32
TOPOketak taldeak, giro xume eta atseginean, hiriari buruz hitz egiteko topaketak antolatu ohi ditu. Oraingo honetan, hiriko txirrindularen erabilerari buruz hausnarketa egitera gonbidatu ditu bilbotarrak.

Gau arratsaldeko saioan, laugarrena jada, hiriko bizikletaren erabileraren gaia proposatu dute TOPOketak taldeko lagunek. Horretarako Biziz Bizi elkartea izango dute bidaide; Bilbon ibilbide luzea duen elkartea eta bizikletaren erabilera bultzatzen duena.

Kirol bezala ez ezik, autoaren ordezko garraiobidea bezala aztertu nahi dute bizikletaren erabilera gaurko hausnarketa saioan. Biziz Bizi taldeak gizartea sentsibilizatu nahian jarduera anitz antolatzen ditu bizikletaren inguruan. Besteak beste, Bizikleta Eguna.

TOPOketak saio irekiak dira, beraz interesa izan dezakeen oro parte hartzera gonbidatuta dago.

Hitzordua: maiatzak 14 asteazkena, 19:00etan, Baobab tabernan (Printzipe kalea 1)