Korrika 19

Korrika hemen da!

uriola.eus 2014ko aza. 5a, 18:05

Korrikaren 19. edizioa aurkeztuko dute bihar Arriaga antzokian. Urepelen hasi eta lekukoak eskuz-esku Bilborainoko bidea egingo du Euskal Herriko kale eta errepideetatik zehar.

'Euskahaldun!' lelopean 2015eko martxoaren 19an Urepelen hasi eta hamaika egun beranduago, martxoaren 19an Bilbon amaituko da. Asier Amondok izango du lehen aldiz Korrika kudeatzeko ardura Edurne Brouardek Korrikaren azken edizioan arduradun izateari utzi ondoren.

Biharko agerraldian emango dituzte Korrika 19ren hainbat xehetasun; bestak beste, abian den Korrika laguntzaile kanpaina.