Korrika 19

Korrika Kulturala bihar aurkeztuko du Korrika 19k

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko AEK 2015ko urt. 7a, 16:47

Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak. Hori dela eta, Korrikaren egitarauaren barruan Korrika Kulturala prestatu ohi du.

Euskarazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin eta jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea du xede bihar, urtarrilak 8, AEK-k aurkeztuko duen Korrika Kulturalak. Hitzordu bikoitza izango da.

Batetik, prentsaurrekoa Donostia 2016 egoitzan (Easo kalea, Donostia) izango da, 12.00etan. Programazio nazionelako hainbat ekitaldiren laginak ikusi ahal izango dira; Korrikaren app-a eta beste hainbat konturen berri ere emango dute.

Bestetik, 19:30ean, Kulturalaren aurkezpena egingo dute, baina, gizarte, politika eta kultur eragileei zuzenduta.

Arratsaldeko ekitaldia Korrikaren webgunetik zein EITB.eus webgunetik zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.