Ekarpen gehiagoren beharra dugu

Sare Herritarra 2015ko urt. 26a, 08:30

Urtarrilaren 24an bi aste pasa ziren Bilboko kaleetan milaka eta milaka lagunek, ozen, dispertsioarekin 'Now, orain', amaitzeko beharra dagoela adierazi zutenetik.

Milaka eta milaka argi-izpiren borondatea jaso genuen urtarrilaren 10ean. Dispertsioarekin amaitzeko borondatea, helburu hori lortzeko norberak eman dezakeen borondatea. Baita bere poltsikotik eskainitako borondatea ere.

Borondate hori, bi egun beranduago, konfiskatu zuen Guardia zibilak. Ondoren egin genuen agerraldian adierazi genuen bezala, norberak eman dezakeen laguntza hori izan dadila dirua eraman zuten horientzako erantzuna.

Eta horrela izaten ari da. Igaro den larunbatean Donostiako manifestazioan jasotako erantzun hori oparoa izan zen, eta zinez eskertzen dugu. Baita norbanako bakoitza kontu korrontean ematen ari den erantzun hori ere. Eta, zeresanik ez, kataluniako lagunek abiatu duten elkartasun kanpainia. 'Visça vosaltres!'

Zoritxarrez, ez da nahikoa mobilizazioaren antolaketak zituen gastu ekonomiko guztiei erantzuteko. Eta horregatik, eragile, norbanako eta lurralde guztietako lagunei, beste behin ere, egitasmo honetan esku kolpe bat botatzeko eskatzeko beharrean aurkitzen gara.

Bide ezberdinak badira horretarako:

- Kontu korronte zenbaki honetara bakoitzak, ahal duen ekarpena eginez:

       BIC: CLPEES2MXXX

       ES89 3035 0012 77 0120111969

- Crowdfounding kanpainan parte hartuz: http://www.totsuma.cat/projecte/1262/de-la-solidaritat-al-compromis

- Paypal bitartez: https://sare.eus/sareagara/

Gastu guztiak berandu baino lehen ordaindu ahal izatea da helburua. Ea laster heltzen garen helburu hori lortzera zuon guztion laguntzarekin!

Bitartean, inoiz baino arrazoi gehiagorekin, sarea ehuntzen jarraituko dugu, zabaltzen, hedatzen, indartzen. Sare herritar hau sarekidez osatzen doa, kolore, izaera eta ezaugarri ezberdineko norbanakoekin. Herriz herri, auzoz auzo eta eremuz eremu. Erronka horri ilusioz helduko diogu. Eta zurekin ere egin nahi dugu. Sare honen parte izatera gonbidatzen zaitugu. Noski baietz!