Margoketa eta paskin faxistak salatu dituzte Olabeagan

uriola.eus 2015ko ots. 19a, 12:00

Islamiar komunitatearen aurkako pintadak egin dituzte auzoko hormetan eta Espainiaren aldeko paskinak bota dituzte Amets Gorri elkartearen egoitzan.

Boltxe Kolektiboak eta Sare Antifaxistak eman dute Olabeagan gertatutako erasoen berri. "Faxista burugabeek eurengan ezagun diren intolerantzia, fanatismoa eta arrazismoa erakutsi dituzte", diote. Hain zuzen ere, islamiarren aurka hainbat margoketa agertu dira, oraingo honetan, Olabeaga auzoan.

Pintadez gain, Olabeagako Amets Gorri elkartearen egoitzan "Muerte a ETA, viva España" dioten paskinak bota dituzte. Boltxe elkartearen arabera, "paskinak banatu dituzten horien maila adierazten dute mezuek". Amets Gorri elkarteko lagunei babes keinua adierazi nahi izan diete Boltxe Kolektiboko kideek gertatua salatuz eta elkartasuna agertuz.

 

 

[2015/01/02] Panfleto nazi-faxistak agertu dira Indautxuko kaleetan

[2014/12/26] Esbastikak eta Josue Estebanezen aldeko mezuak bigarrenez agertu dira Deustun

[2014/12/10] Ikur naziek eta Josue Estebanezen askatasuna exijitzeko pintadek bete dute Deustu

[2014/09/30] Margoketa nazi-faxistak egin dituzte Basurtun

[2014/06/18] Elkarretaratzea deitu dute eraso faxista jasan zuen gaztea babesteko

[2014/06/17] Zurbaranbarrin eraso faxista jasan zuen gazteak salaketa jarri du

[2014/03/18] Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako aldarria kalera aterako dute larunbatean

[2014/03/11] Faxismo eta arrazakeriaren aurkako eguna, manifestazioa

[2014/03/11] Faxismoari aurre egiteko plataforma berria jarri dute martxan

[2014/11/03] Jarrera eta adierazpen nazi-faxistak salatu dituzte