Udalak bat egin du 'Planetaren ordua' ekimenarekin

uriola.eus 2015ko mar. 27a, 10:30
www.20minutos.es

Ekimen solidario honen baitan, Aznar eraikineko, Udaletxeko, Udaletxeko zubiko, Begoñako basilikako, San Vicente elizako, Arriaga antzokiko eta Tigrearen eraikineko argi apaingarriak amatatuko dira bihar, larunbata, martxoak 28, 20:30etatik 21:30etara.

Bilboko Udalak bat egin du 'Planetaren ordua. 2015' nazioarteko ekimenarekin. “Zure boterea erabili planeta babesteko” lemapean, ekimen horren bidez, erakutsi nahi da, denok batera jardunez, denon esku dagoela klima aldaketari irtenbidea aurkitzea. Planetaren temperatura gora egiteak naturan, ekonomian eta guztion osasunean min itzulezinak eragin ditzake eta horri aurre egiteko moduko mezu bat  jaurti nahi da.

Mundu osoko mila milioi pertsona eta 7.000 hiri inplikatu nahi ditu 'Planetaren ordua' ekimenak, klima aldaketaren aurkako ekintzarekin bat eginez.

Horregatik, Bilboko Udalak argiak amatatuko ditu larunbatean, martxoak 28, 20:30etik 21:30etara. Ordu horretan itzalita egongo dira Aznar eraikineko, Udaletxeko, Udaletxeko zubiko, Begoñako basilikako, San Vicente elizako, Arriaga antzokiko eta Tigrearen eraikineko argi apaingarriak.

Energiaren eragingarritasunaren eta energia aurreztearen alde urte osoan hartzen dituen neurrien osagarria dugu Udalaren keinu hau, hain zuzen ere, era honetako ekimenei laguntza ematen diela erakusteko.