Pannagh elkarteko kideen absoluzio epaiari errekurtsoa aurkeztuko dio Fiskaltzak

uriola.eus 2015ko mar. 31a, 12:40

Kalamua kontsumitzaileen elkarteko bost kide absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiaren sententziak. Fiskaltzak errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du.

2011an atxilotu zituzten elkarteko bost lagunak droga trafikoa leporatuta. Fiskaltzak Martin Barriuso presidenteari, Igor Gaminde diruzainari eta elkarteko idazkariari "gaizkile taldeko kide" izatea ere egotzi zien. 22 urteko espetxe zigorra eskatu zuen auziperatuentzat fiskalak eta, horrekin batera, 2,5 milioiko isuna.

Joan den martxoaren 10ean epaitu zituzten Pannagh elkartekideak Bizkaiko Auzitegian. Epaiak delitu guztietatik absolbitu ditu. Gaur, Radio Bilbaok jakinarazi duenez, Fiskaltzako iturriak aipatuz, epaiaren aurka errekurtsoa aurkeztuko du fiskalak.

 

[2015/03/10] Gaur hasiko da Pannagh kalamu elkartearen aurkako epaiketa