Ehuntze egunak egingo dira asteburuan auzo ezberdinetan

uriola.eus 2015ko api. 24a, 09:00

Iaz Durango eta Iruñea lotu zuen giza kate erraldoia osatu zuen Gure Esku Dago ekimenak. Aurten, "ekainaren 21a da gorde beharreko data. Egun horretan, hiriburuak borondatez betetzera goaz". Horretarako, hautetsontzi erraldoiak eraikiko dituzte, "azken hilabeteotan herriz herri biltzen ari garen oihal-zatiak elkar josita". Asteburu honetan ehuntze egunak antolatu dituzte Bilboko zenbait auzotan. 

- Apirilaren 25ean, larunbata, 12:00etatik aurrera, Alde Zaharreko lagunek erabakitzeko eskubidearen aldeko ehuntze eguna egingo dute Unamuno plazan.

- Zorrotzan ere egun berean izango da baina egun osoko egitarauarekin: 

  • 10:30. Altamiratik kalejira animatua.
  • 11:00. Zorrotza FEVEn gehitzen da.
  • 11:30. Haur jolasak.
  • 12:00. Sinatu eta jos ezazu zure ohiala!
  • 15:00. 10 euroren truke bazkari herrikoia (indabak). Albokan eman behar da izena.
  • 17:00. Bertso saioa.
  • 18:30. Txinbatukada + musika.

Egun osoan zehar, mahai informatiboa, barra, musika, materiala eta atxikimenduak emateko aukera egongo dira besteak beste.

- Bilbo Zaharrean ere larunbatean dute hitzordua. 12:00etatik 15:00etara haurrentzako jolasak egongo dira eta pankarta tailerra. Ondoren, 19:00etatik aurrera, "Gurekin josi" dinamika musika eta bideoz girotuta. 

- Deustun hilak 24, ostirala, ohialak apaintzeari ekingo diote Done Petrin 17:30ean; Arangoitin bi egun egongo dira, apirilak 25ean, 12:00etan eta maiatzaren 20an, igandea, 12:00etan ere; eta Erriberan hilaren 26an, igandea, 13:00ean. 

[2015/04/14] Erabakitzeko borondatez jositako oihala San Mames zelaia estaltzeko

[2015/04/22] Gure Esku Dago dinamika herritarrak badu erreferentziarako lokala Bilbon