Udaltzaingoak segurtasun sistemak bermatzeko kanpaina bi jarriko ditu martxan

uriola.eus 2015ko api. 24a, 09:36

Datorren astelehenetik, apirilaren 27tik aurrera, eta maiatzaren 3ra arte, Bilboko Udaltzaingoak zirkulazioa kontrolatzeko beste kanpaina bat abiatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan.

Hala, udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte segurtasun-uhalaren eta umeak atxikitzeko Bide Segurtasuneko Legeak aurreikusitako dispositiboen erabilera begiratzeko. Hartara, bai gidariek bai ibilgailuaren aurrealdeko zein atzealdeko bidaideek segurtasuneko dispositiboak behar bezala erabiltzen dituztela egiaztatuko dute, izan ere, horiek erabiltzea derrigorrezkoa da eta lege horretan beren-beregi araututa agertzen da.

2014an, Bilboko Udaltzaingoak 50 kontrol egin zituen lau kanpainetan, helburu horrekin. Hauek izan ziren emaitzak:

- Kontrolatutako ibilgailuak: 34.215

- Kanpainarekin zerikusia duten eta egindako salaketa-kopurua: 47 (kontrolatuetakoen % 0,14) honela banatuta:

  • Gidariak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 31
  • Aurrealdeko bidaideak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 13
  • Atzealdeko bidaideak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 3

- Beste arau usteengatiko salaketa kopurua: 96