Faxismoaren aurka borrokatu ziren gizon eta emakumeak omenduko dituzte

uriola.eus 2015ko uzt. 17a, 08:45

Iazko omenaldiko une bat - Argazkia: CNT

Igande eguerdian Artxandan dagoen La Huella monumentuaren ondoan egitekoak dira omenaldia, "Frankismoari eta bere konplizeei aurre egin zietenentzat oso esanguratsua den lekuan".

"Gizarte iraultza" aldarrikatzeko hitzordua izango dela iragarri du CNT sindikatuak. 1936-37koa "Estatuko hainbat herritan gauza zitekeen iraultza izan zen, alde batetik, Europa urte askoren ondoren zapaldu zuen faxismoari aurre egitea posible zela erakutsi zuena eta, bestetik, mundu berri bat antolatzeko aukera ematen zuena". Hori dela eta, igande honetan, hilak 19, "beste behin" CNT sindikatuak "atzoko, gaurko eta betiko borroka defendatuko dugu".

Omenaldirako hautatuko lekua, Artxanda, eta zehazki La Huella izeneko monumentuaren ingurua, Bilboren defentsan parte hartu zuten lagunak oroitzen dituen eskultura erraldoia, espresuki aukeratua izan, "Frankismoari eta bere konplizeei aurre egin zietenentzat oso esanguratsua den lekua" baita.

Hitzordua, 12:00etan izango da.