Uriola, oporretan baina ez geldirik

uriola.eus 2015ko uzt. 20a, 08:00

Uriolako lan taldeak oporrak hartuko ditu gaurtik, uztailak 20, abuztuaren 10era. Hala ere, gogoratu nahi dizuegu, plataformako komunitatearen bidez, edonork duela aukera Bilbon gertatzen denaren berri zabaltzeko. 

Urte luze bat lanean eman eta gero, Uriolako lantaldeak ere atsedenaldia behar du; gauzak horrela, gaur hasi eta abuztuaren 10era bitartean, oporrak izango ditugu. Bien bitartean, zuei dagokizue Uriola eguneratzea. Komunitatean profila irekiz edota duzuenok erabiliz, egin dezakezue hau. Beraz, jarraitu Bilboko berrien inguruko informazioa zabaltzen!!!

Ondo segi!