Oskorriren 'despedidia'

Oskorrik asko!

Josu Bergara, musikaria 2015ko ira. 29a, 12:33
Argazkia: © GETXOKO KULTUR ETXEA

'Despedidia' unea heldu zaio Oskorri taldeari. Josu Bergara musikariak Aita-semeak kantuaren moldaketa eginez eskaini nahi izan dio taldeari bere agurra eta omenaldia.

 

Aita-semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan,
zuen kantuak egongo dira,
beti gure bihotzean.

 

Berriz entzun beharko dugu,
Euskaldun berriaren balada,
berriro ere ez da faltako,
Gaztelugatxen altxorra.

 

Aita-semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan,
zuen kantuak egongo dira,
beti gure bihotzean.

 

Eta denborak ostu digu,
hamaika lagun ondoan,
eta gu gaude ezin sinetsi,
Oskorriren despedidian.

 

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
zuen kantuak egongo dira,
beti gure bihotzean.

 

Geurea dugu furra furra,
geurea dugu fandangua,
topa dagigun hasi dantzan,
behingoz Violetaren martxa.

 

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
zuen kantuak egongo dira,
beti gure bihotzean.

 

Baina gaztea naiz eta daukat,
maisuentzat esker ona,
Gora Oskorri! Bizi daiela
Euskal Herrian euskara.

 

Josu Bergara