Emakumeen zapalkuntzarekin bukatu eta konpromisoak indartu dituzte Mundu Martxaren ekimenetan

uriola.eus 2015ko urr. 1a, 09:32

Bilbon, egitaraua zabala prestatu dute Bilboko Emakumeen Mundu Martxako lagunek lau lan ildo lantzeko asmoz. Atzo, asteazkena, 'Harresiak bota ditzagun guztiak aske izan arte' ekimena egin zuten 18:30ean, eta jendetzak parte hartu zuen. Kartoi kutxekin harresi bat irudikatu zuten eta emakumeok egunero jasaten ditugun zapalkuntzak idatzi zituzten bertan. Ondoren harresia bota eta bere ordez, emakumeen konpromesuak idatzita zituzten kuleroak eskegi zituzten.

Joan den martxoan Kurdistanetik abiatu zenetik, Emakumeen Mundu Martxaren karabana Europan zehar dabil. Herri ezberdinetatik pasatu ondoren "esperientzia ezberdinak biziz eta konpartituz", Lisboako helmugara bidean doa. 

Astelehenean, irailak 28, Kataluniatik Euskal Herrira ailegatu zen eta aste osoan zehar Euskal Herriko hainbat herri eta hirietatik ibiliko da "borroka eta aldarrikapen feministak batuz". Urriaren 4an, igandean, Bilbon Karabanaren amaierako ekitaldia antolatu dute. Ondoren "Galiziako emakumeei erreleboa emango diegu eta urriaren 17an Lisboan bukatuko dugu 5. Nazioarteko ekitaldia".

Karabana Euskal Herritik dabilen bitartean, Bilbon, Emakumeen Mundu Martxako lau lan ildo jorratuko dituzte: gorputzak eta sexualitateak, sarean lan egin eta aniztasuna kudeatzea, sistemarteko indarkeriak eta bizitzaren iraunkortasuna. Horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ekitaldi ireki eta parte-hartzaileak dira. "Animatu zaitez gurekin martxan parte hartzen, guztiok aske izan arte", mezua zabaldu dute jendartean. Atzoko ekimena eta gero, bihar, urriak 2, ostirala, Women in Black ekimena prestatu dute Justizia Jauregiaren aurrean eta jarraian, aerobitoia eta 'Indarkeria sexistari aurre egiteko autodefentsa feminista' lelopean manifestazioa egongo da. 

 


@emakumemartxa

#martxangaude

Bilboko egitaraua

IRAILAK 28 ASTELEHENA / GORPUTZAK ETA SEXUALITATEAK
19:00 AKELARRE FEMINISTA. Plaza Biribiletik Indautxu plazara
"Gure gorputzak eta sexualitateak aske bizitzeko oztopatzen eta estutzen gaituen guztia erre egingo dugu. Heteroaraua, edertasunaren kanon fazistak, nahi ez dugun amatasuna inposatzen diguten horiek... erre egingo ditugu. Ekarri zure sorginaren kapela, bularretakoa, takoiak, gurutzeak, manikiak, barbiak... eta gure AKELARRE FEMINISTAN erreko ditugu".

IRAILAK 29 ASTEARTEA / GORPUTZAK ETA SEXUALITATEAK
19:00 HITZALDIA + ANTZEKIA Histeria kolektiboan (Gorteak kalea 29-31 4.F)
Hitzaldia: 'Origen de Abya Yala. Heteropatriarkatuaren Kritrika', Norma Mogrovejo. Hitzaldia eta gero 'Una teta sacada de contexto' antzezlana Histeria Kolektiboaren eskutik.

IRAILAK 30 ASTEAZKENA / SAREAN LAN EGITEA ETA ANIZTASUNAREN KUDEATZEA
18:30-20:00 HARRESIAK BOTA DITZAGUN GUZTIAK ASKE IZAN ARTE
"Zeintzuk dira emakumeak aske izateko estutzen gaituzten harresiak? Kartoi kutxekin harresi bat egingo dugu, eta bertan emakumeok egunero jasaten ditugun zapalkuntzak jarriko ditugu ondoren botatzeko eta bere ordez, gure konpromesuak eskegiko ditugu kulero anitzak erabiliz. Ekar itzazu zure kuleroak, tangaf, fajak, pololoak... eta zapalkuntzaren harresia botatzera animatu zaitez!".

URRIAK 2 OSTIRALA / SISTEMARTEKO INDARKERIAK
12:00-13:00 WOMEN IN BLACK- Justizi Jauregia- Albia lorategietan
20:30 AEROBITOIA: Arriaga plazan
21:00 MANIFESTAZIOA: 'INDARKERIA SEXISTARI AURRE EGITEKO AUTODEFENTSA FEMINISTA'

URRIAK 4 IGANDEA / EMAKUMEON MUNDU MARTXAREN AMAIERAKO EKITALDI NAZIONALA
12:00 BIZIKLETA MARTXA Sarrikotik
12:00 EREINKETA SINBOLIKOA Eliptika plazan
13.30 EKITALDI NAGUSIA Arenalean
14:30 HERRI BAZKARIA Arenalean
16:00 CLOWN FEMINISTA: KAPRITXOSAk
16:30 ANTZERKIA 'EMAKUMEON MUNDU MARTXAREN TAUPADAK' PLATAFORMA TIRANTE
17:00 KONTZERTUAK: Mis ovarios 33, Puro Luego, Furia...

 

Bandera moreak

Emakumeen Mundu Martxako karabana feministarako egindako kantua da Bandera moreak izenekoa. Perlak taldeak egin duen abestia da Uxue Alberdi bertsolariaren hitzetatik abiatuta. #Banderamoreak

[2015-09-30] Emakumeen zapalkuntzaren gaineko ariketa laguko du gaur Bilboko Emakumeen Mundu Martxak

[2015-09-23] Emakumeen Mundu Martxako Karabana Feminista egitarau oparoarekin bukatuko da Bilbon

[2015/09/08] Norbanako zein kolektiboek ekin diote Emakumeen Mundu Martxari atxikimendua emateari