Euskaldunen DNAren bidea

uriola.eus 2015ko urr. 7a, 08:00
Argazkia: www.fastcoexist.com

Neskuts Izagirrek, UPV/EHUko Antropologiako irakasleak, antzinako DNAren azterketek ematen duten datuei buruz mintzatuko da 'El ADN y la historia de las poblaciones, el caso de los vascos' (DNA eta populazioen historia, euskaldunak) izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan. Hitzordua gaur, hilak 7, izango da, Azkuna Zentroan.

"Historiaurreko giza aztarnen azterketei eta haien DNAren sekuentziazioari esker, biztanlerien historia ebolutiboa berreraikitzen ari gara. Halako teknologiak erabili dira euskaldunon jatorria aztertzeko, eta aurretik sortu ziren hipotesiak gehiago zehaztu ahal izan ditugu. Ikusi denez, DNA leinu batzuk in situ eboluzionatu dute Paleolitikoan zehar, baina beste batzuk, aldiz, Europaren neolitizazio-prozesuarekin sartu ziren. Baina azken aurkikuntzek orain arte nagusi zen paradigmaren aurkako ikuspegia erakutsi digute".

'DNA eta populazioen historia, euskaldunak' hitzaldia UPV/EHUko Antropologiako irakasle Neskuts Izagirrek eskainiko du gaur, urriak 7 asteazkena, 19:00etan, Azkuna Zentroan.

 

Iturria: www.azkunazentroa.com