Minbizaren aurkako borroka elikaduratik has daiteke

uriola.eus 2015ko aza. 11a, 08:45
Argazkia: info.ikasgune.com

San Martin egunean, txerria hil eta txerrikia jateko egunean, Arkaitz Carracedo CIC bioGUNE Ikerbasqueko ikertzaileak 'Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia' izeneko hitzaldi eskainiko du Azkuna Zentroan, Zientziateka egitasmoaren baitan. 

Gero eta informazio gehiago dugu gure inguruko eragile ezberdinek (elikadura, kutsadura, eguzkia eta bestelako konposatu fisiko, kimiko eta biologikoak) minbizia kasuren bat garatzeko ditugun aukerak nola baldintzatzen duten jakiteko.

Zer da honi buruz jakin behar duguna, eta nola jokatu behar dugu? Hitzaldi honetan ikertzaileen lana nolakoa den eta haien emaitzak nola komunikatzen dituzten azalduko du Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko Ikerbasque ikertzaileak gaur 19:00etatik aurrera Azkuna Zentroko auditoriumean (-1. solairuan) emango duen 'Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia' izeneko hitzaldian.

 

Sarrera dohainik, gonbidapena izanez gero (jaso infopuntuan), leku guztiak bete arte.

Jarduera honetan izena emateko AZ txartela behar da.

www.azkunazentroa.com