Indarkeria sexista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon eraso sexista egitea leporatuta

uriola.eus 2016ko urt. 18a, 09:36

Emakume batek Ertzaintzaren komisarian aurkeztutako salaketaren arabera, gizon batek bere autoan mehatxuak egin ostean erasotu zuen. 

Larunbat goizaldean 58 urteko gizon batek bere autoan atxiki zuen emakume bat eta, bitarte horretan, kolpatu eta laban batekin mehatxatu zuen. Emakumeak azaldu duenez, apur bat lehenago ezagutu zuten elkar. Adostutako lekura ez zihoazela ohartzean hasi ziren borrokan. Emakumeak autoko giltzak kendu eta ihes egitea lortu zuen.

Ertzaintzak gizona atxilotu du. Emakumea atxikitzea eta erasotzea leporatzen dio.