Inauteriak 2016

Inauterietan metro gehiago izango da gauez

uriola.eus 2016ko urt. 28a, 07:00

Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du otsailaren 6ean eta 13an.

Lehenengo larunbatean, otsailak 6, ohi baino tren gehiago ibiliko dira 23etatik biharamuneko 6etara, 20 minututik behin adarretan eta 10etik behin enborrean.

Hurrengo larunbatean, otsailak 13, sarriago izango ibiliko dira trenak, 15 minututik behin Bidezabalera.

Informazio gehiago: www.metrobilbao.eus