Inauteriak 2016

Inauterietako astelehena Plaza Barrian

uriola.eus 2016ko ots. 8a, 09:22
Argazkia: @AixeBerri

Jardueraz beteriko asteburuaren ostean, gaur, hilak 8, umeek protagonismo berezia izango dute. Bilboko Udal Bandak kontzertua eskainiko du "familia osoarentzat" Plaza Barriko karpan 12:30ean. 17:00etatik aurrera, berriz, puzgarriak, jolasak eta haurrentzako tailerrak izango dira Plaza Barrian.

Udal Musika Bandaren kontzertua

Beste urte batez, Bilbao Musikak familia osoarentzat bereziki pentsatuta dagoen Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua eskainiko du gaur 12:30ean, Plaza Barrian. Iñaki Urkizu bandako zuzendariordearen batutapean, eta Patxi Gonzalez aktore eta abeslariaren parte-hartzearekin, bandak bilbainadak, mexikar abestiak edota Oskorri taldearen kantu ezagunak interpretatuko ditu. 

 

Sardinaren erreketa

Otsailaren 9an, bihar, asteartea, 19:30etatik aurrera, inauterietako unerik tristeena izango da; sardina erretzearen unea. Sardinaren gorpua Plaza Barritik Arriaga Antzokiko plazaraino eramango dute. Ikusleek segizioarekin batera egin ahalko dute ibilbidea Alde Zaharretik Arriagako Plazaraino lutoz jantzita eta kandelak eskuetan daramatzatela. Arriaga Plazan izango den antzezlan batek emango dio amaiera Aratusteei 20:00etan. 

Argazkia: Bilboko Konpartsak