uriola.eus

Miribillak "Bilboko auzo ahaztua" izateari utzi nahi dio

  Jendartea  Bilbo

Maria Lopez Morenok, Miribillako auzotarrak, change.org webgunean Miribilla auzo berrituagoa eta komunikatuagoa izateko sinadura orria eskegi du. 1.500 dira Udalera eraman nahi dituen sinadurak. Dagoeneko 1.335 pertsonak egin dute bat eskaerarekin.

Auzotarren helburua, Bilboko gainerako auzoekin komunikazio hobea izatea da. Auzoa, pixkanaka handitzen doa, eta garraio publikoak berriz, "ez du inolako moldaketarik jasan"; hau da, ez dute sarbide egokirik ezta egokiturik ere. Bertako auzotarren diotenez, egun Miribilla "auzo ahaztua" da.

Santutxu eta Solokoetxe izan dira antzeko egoera jasan duten bi auzo. Hauei bilatu zaizkien erantzunak oso positiboki baloratu dituzte bai auzotarrek eta bai bilbotarrek. Hortaz miribillatarrek euren auzoak ere zerbitzu berriak behar dituela aldarrikatu dute.

Udalari egin zaizkion proposamenen artean hurrengoko hauek daude:

- Bilbobuseko linea gehiago ezartzea. Miribilla eta Bilboko gainerako auzoen arteko komunikazioa hobetzeko asmotan. 

- Arrapala eta eskailera mekanikoak ezartea. Auzoko hainbat txokotara irisgarritasuna errazteko.

- Igogailu publiko bat ezartzea. Adineko pertsonei edota haur txikien karroa daramatenei irisgarritasuna errazteko.

Maria Lopez Morenok, change.org webgunean duela bi aste martxan jarri zuen eskaria. Aste baten bueltan 1.000 sinadura batu ditu, eta gaur, hilak 11, dira 1.335 sinadurak. Helburua 1.500 sinadura lortu eta "auzotarren ahotsa Bilboko Udalera heltzea" da.

Sinadura orria: www.change.org

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Zin egiten dut garrai zerbitzu publiko gehiago izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa