Martxoaren 8ari begira ekitaldi anitzak prestatu ditu Udalak

uriola.eus 2016ko ots. 29a, 15:55

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8an, Udalak Bilboko historian emakumeek egindako ekarpenak ezagutaraziko ditu zenbait ekimenen bitartez.  

Alde batetik, Bilboko emakumeak. Nosotras contamos izeneko dokumentala eta, bestetik, Itsasadarra, zubiak eta emakumeak izeneko bisita turistiko gidatua egongo dira. Bestalde, adierazpen instituzionala irakurriko da Udaletxean. 

Itsadarra, zubiak eta emakumeak

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela medio, Udaleko Berdintasun Sailak Itsadarra, zubiak eta emakumeak izeneko ibilbide gidatuak antolatu ditu. Hauen ardatza itsasadarra izango da, uriaren historian emakumeek egindako ekarpena ezagutarazteko eta agerian uzteko. Bi orduko iraupena izango dute ibilbideek eta San Anton zubia, Erriberako merkatua, Erriberako zubia, Mesedeetako zubia, Areatzako zubia, Udaletxeko zubia, Uribitarteko kaiak eta behinolako aduanaren eraikinetik egingo dira paseotxoak.

Jarduera honekin, emakumeak historian zehar izandako bizimodua jendarteratu nahi da; zertan egiten zuten lan; zeintzuk ziren euren ohiturak eta egitekoak; eta zer-nolako aldaketak ekarri zituen historian, gizonek egin izan dituzten lanak emakumeak egiten hasi zirenean XX.mendean. 

Taldekako ibilaldiak ere egingo dira martxoaren 9tik apirilaren 2ra bitartean; San Anton zubiaren hasieratik irtengo direnak. Hauek egiteko, izena eman beharko da 010 edo 94 401 00 10 telefonoetara deituta goizeko zortzietatik arratsaldeko zortzietara bitartean. Ibilbideari buruzko azalpenak ere jaso ahal izango dira bertan. 

Bestalde, ibilaldia banaka eta euren kabuz egin nahi dutenentzat, Bilboko turismo-bulegoetan, barrutietako udaltegietan eta Bilboko Udalaren web orrian eskuratu daitezkeen liburuxkak atera dira. 

Ikerketa-proiektu honek Bilbon, hiribilduaren titulua 1300ean lortu zuenetik hona, emakumeek izan dituzten lanbideen bilaketa eta deskripzioa du jomuga. 

Berdintasun Sailaren ekimen honen helburua euren eraginaren eta ekinaren bidez, bakarka nahiz taldeka, Bilbo garatzen parte hartu zuten emakumeen figura, jarduera eta garrantzia agertzea, goraipatzea eta baloratzea da. Ibilbide honek garai hartako gizartea erakusten du; egin eginean ere, emakume gehienei ikastea edo lan espezializatuetan aritzea eragozten zien gizarte klasista. Bilboko antolamendua ere azaldu eta premia berriak eta artisau-lanek izan duten bilakaera ezagutzeko aukera ere izango da. 

Bilboko emakumeak. Nosotras contamos

Era berean, Udalak Bilboko emakumeak. Nosotras contamos dokumentala prestatu du. Honekin, herritarek Bilboko historia ezagutu ahal izango dute hamaika emakumeren lekukotasunaren bidez. Hauek gizartean azken 50 urtean izandako aldaketa handien lekuko dira. 

Dokumentalak oinarrizko hiru atal biltzen ditu: Bilboko eraldaketa, 50eko hamarkadatik gaur egunera arte gizarteak izan duen aldaketa sozial, kultural eta politikoa, eta azkenik, emakumeak gizartean dituen rolen aldaketa. 

Bilboko emakumeak. Nosotras contamos dokumentalaren aurkezpena datorren astelehenean, martxoak 7, izango da 18:30ean Bidebarrietako Liburutegian, eta sarrea doakoa izango da. 

Martxoaren 8ko ekitaldiak 

Egun horretan bertan, Udalak adierazpen instituzionalaren irakurketa publikoa egingo du udaletxean. 

Hala, Itziar Urtasun zinegotziak gidatutako Udaleko ordezkaritza batetan hartuko du parte Mugimendu Feministak antolatu duen elkarretaratzean. Hau 19:30ean abiatuko da Arriaga Antzokiko plazatik eta Bilboko hainbat kale zeharkatuko ditu. 

Ordu berean, 19:30ean, Kultura Sailak antolatutako Elkarrizketak Literaturarekin saioa izango da. Topaketa horiek literaturako figurak solasaldia eskaintzen dute; oraingoan 'Benetako genero-ekitatea literaturan' izango da gaia. Laura Freixas eta Anna Caballe idazleek hartuko dute parte; Arantxa Urretabizkaia idazleak moderatzaile jardunda. Topaketa hauek aipatutako orduan, 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da. Guztiz doakoa da sarrea, aretoa berte artean, baina behin ekitaldia hasita ez zaio inori utziko sartzen.