Izaro, emakumeen futbol areto taldean jokatzen lehenengo transexuala

uriola.eus 2016ko api. 11a, 09:26

Leioa Maia futbol aretoko jokalaria da Izaro Antxia. Atzo bere lehenengo partidua jokatu zuen San Inazion bere taldeko beste emakumeekin batera. Espainian federatutako partidu ofizial bat jokatzen duen lehenengo pertsona transexuala da Izaro.

Zelaira irten baino apur bat arinago, San Inazioko kiroldegian zegoela, haren “urduritasuna” adierazi zuen elkarrizketatzera joan ziren kamaren aurrean, nahiz eta partiduan bertan “erlaxatuago” sentitu.

Izaro, izatez Gorka izenarekin jaiotakoak, atzo lehenengo partidu ofiziala jokatu ahal izan zuen pare bat aste aurretik jasotako NAN berriari eta bere taldearen laguntzaz aldatutako identitate femeninodun fitxari esker. Badira bi urte prozesu "luze eta gogorrarekin" hasi zela. Oraindik ez du guztiz bukatu emakume izateko prozesua. Aurrera jarraitzeko prest agertu da Izaro. 

Informatikoa lanbidez eta Bizkaiko Portugaleteko herritarra, haren familiaren laguntza beti jaso izan duela adierazi du, baita futbol taldeko kideena ere. Bere antzeko egoeran bizi duenari esan nahi izan dio “aurrera egin behar dela, saiatu behar dela. Zerbaiten zain geratzen baldin bazara ezer egin gabe, ez da betetzen”.