Pertsona bat atxilotu eta hiru identifikatu ditu Udaltzaingoak Ollerietan

uriola.eus 2016ko mai. 25a, 10:31

Bilatzeko eta atxilotzeko agindua zuen Pichis familiako 20 urteko gaztea da atzo altxilotua. Identifikatuei, berriz, eraso eta mehatxuak egitea leporatzen zaie. 

Bilboko Udalak Ollerieta kaleko seigarren zenbakiko familia gatazkatsuaren inguruan zenbait jarduketa egin ditu, auzo horretan "gizabidearen kontrako jokaera eta jokamoldeak saiheste aldera". Besteak beste, Bilboko Udaltzaingoak familia horretako kide den 20 urteko JJ.M.C atxilotu du. Gaztea zenbait zentzategi eta adin txikikoentzako zentroetatik ihes eginda zegoen. Bilatzeko eta atxilotzeko agindua zuen gaztea atzo, hilak 24, 14:35ak inguru atxilotu zuten Santutxu auzoan. 

Ordubete geroago, gutxi gorabehera, Udaltzaingoak hiru pertsona identifikatu zituen inguru berean "zenbait pertsonen kontra jaurtitako eraso eta mehatxuak direla eta". 

Bilboko Udalak gertaera hauek gaitzetsi ditu eta Ollerieta auzoan bizikidetza lortzeko "lan egiten jarraitzeko" borondatea berretsi du. 

 

[2016-05-19] Ollerietako ‘Pichis’ taldea desegin dutela adierazi du Bilboko Udalak

[2016-05-04] Ollerietan bizikidetza nahastu nahi duenak "haren aurrean eta haren aurka" izango du Udala

[2016-04-27] Iritzia - Atxurigorri: Behar den beste lan ez da egiten