Bizkaiko zahar etxeetako langileek astebeteko greba deitu dute ekainerako

uriola.eus 2016ko mai. 25a, 10:15

Ekainaren 8tik 14ra lanuzteak deitu ditu ELAk. Hain zuzen ere, zahar etxeetako langileek protestak egingo dituzte haien lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena exijitzeko. 

Bizkaiko zahar egoitzetako langileak borrokan daude martxotik. Haien lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena negoziatzen dabiltza eta martxoaz geroztik elkarretaratzeak eta lanuzteak burutu dituzte, 11 greba egun guztira. Hitzarmena lortzeko dauden arazoen aurrean ELAk astebeteko greba deitu du ekainaren 8tik 14ra; izan ere, sindikatuaren aburuz, maiatzaren 12tik ez baitute patronalarekin bilerarik egin, akordioa lortu ez zelarik egun hartan.

Prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, bihar, osteguna, maiatzak 26, aurkeztuko du ELAk grebaren deialdia Eusko Jaurlaritzako egoitzan.