Hileta zibiletarako udal instalazio batzuk erabili ahalko dira

uriola.eus 2016ko uzt. 6a, 10:59

Udalak gaur onartu du, Gobernu Batzordearen batzarraldi batean, zenbait udal instalazio bilbotarren hileta zibiletarako ahalbidetzea. Horrela Bilboko Udalbatzarrak otsailaren 25ean onartutako erabakia bete du. 

Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Sailak, ekimena abian jartzeko ardura duen saila den aldetik, azterlan bat egin zuen udalaren instalazio egokiak zeintzuk izan zitezkeen erabakitzeko. Azkenean Derioko hilerriko galeria estalia eta erraustegiaren ondoko gela aukeratu zituen sailak; baita jarduteko egun eta ordutegiaren barruan barrutietako udaltegiak ere.

Bilboko 8 barrutietan dauden 25 udaltegi dira. Hileta zibilak bertan egiteko baldintza batzuk jarri dira, hala nola:

- Hildakoa Bilbon erroldatuta egotea.

- Heriotzatik gehienez hilabete pasatu izana.

- Heriotza-ziurtagiria aurkeztea.

- Tasak ordaintzea.

- Apaingarriak eskabidean zehaztea.

- Gorpua bertan dela ezin da hiletarik/azken agurrik egin. Errautsak dauzkan ontziak bakarrik egon daitezke.

Derioko hilerriko lokaletan zerbitzu horretarako ezarritako arautegia bete beharko da: www.bilbaozerbitzuak.com.

Laster udalaren webgunean

Erabaki hori hartu ondoren Udalak webgunean (www.bilbao.eus) atal berri bat jarriko du informazio guztia emateko eta eskabide-eredua azaltzeko. Bete beharreko orria erraza izango da, posta elektronikoz hileta zibila egin nahi den barruti-udaltegiaren helbidera bidali beharko dena edo udaltegietan herritarrei arreta emateko dauden bulegoetan entregatu beharko dena. Gutxienez hileta zibila egin baino bi lanegun lehenago bidali beharko da eskabidea.

Hona hemen barrutietako udaltegiak eta helbide elektronikoak: 

1. Barrutia (Deustu): cmddeusto@bilbao.eus. 

- Deustuko Udaltegia.

- Arangoitiko Udaltegia. 

- San Ignazioko Udaltegia.

2. Barrutia (Uribarri):cmduribarri@bilbao.eus.  

- Castañoseko Udaltegia.

- Uribarriko Udaltegia.

3. Barrutia (Otxarkoaga/Txurdinaga):cmdtxurdinaga@bilbao.eus.  

- Otxarkoagako Udaltegia.

- Txurdinagako Udaltegia.

4. Barrutia (Begoña):cmdbegona@bilbao.eus.  

- Begoñako Udaltegia.

- Santutxuko Udaltegia.

5. Barrutia (Ibaiondo):cmdcascoviejo@bilbao.eus.  

- Ibaiondoko Udaltegia.

- San Frantziskoko Udaltegia.

- Zabalako Udaltegia.

- Atxuriko Udaltegia.

- Abusuko Udaltegia.

- Buiako Udaltegia.

6. Barrutia (Abando): cmdabando@bilbao.eus. 

- Abandoko Udaltegia.

7. Barrutia (Errekalde):cmdrekalde@bilbao.eus. 

- Iralako Udaltegia.

- Errekaldeko Udaltegia.

- Uretamendiko Udaltegia.

- Peñascaleko Udaltegia.

8.Barrutia (Basurtu-Zorrotza): cmdbasurto@bilbao.eus. 

- Basurtuko Udaltegia.

- Zorrotzako udaltegia.

- Altamirako Udaltegia.

- Olabeagako Udaltegia.

- Masustegiko Udaltegia.