Aste Nagusia 2016

Loreto Errasti: "Bizipenik algaratsuena"

Loreto Errasti 2016ko abu. 19a, 12:23

Asteak igaro ditugu Aste Nagusirako txosna gaia eztabaidatzen; gero irudien bitartez mezu antiespezistaru forma emateko momentua iritsi zitzaigun; behin tabloiak margoztuta, tik tak tik tak muntaiarekin hasteko momentua daukagu: denak gogotsu, herramintak eskuan, barreak ahoan, garagardoak golkoan, azken ustekabeak konpontzen.

Nekatuta bagaude ere, txupinaren eguna da nire momenturik itxaronena. Algara bizian abiatzen gara San Anton zubitik eta Zazpi Kaleetan murgiltzen gara gure banderak higituz eta gogoak zabalduz. Txosna prest dago Marijaiari besoak zabaltzeko. Biotartean, gure orga (aurten VEGAN WARS gaiaren inguruan tuneaturik) bultzatzen dugu Alde Zaharretik, dantzaka, kantaka, saltoka, ezin etenean.

Egunak badaramatzagu ere Aste Nagusia prestatzen, jaitsiera algaratsu honekin ematen diogu hasiera Aste Nagusiari!