Urtebete bizirik

uriola.eus 2016ko aza. 18a, 09:47

Bihar, azaroak 19, Karmelo Ikastola zaharrari bizia eman ziotela urte betea igaro dela ospatuko dute egun osoko egitarauarekin. 

Duela 51 urte auzotarrek eraikia izan zen Karmelo Ikastola, auzoarentzat eta auzolanean. Duela urtebete, "ideia eta espazio hori berreskuratzeko asmoz", Karmelo Ikastolako eraikin zaharreko patioan hainbat ekimen antolatu zituen Krml Bizirik plataformak; auzoan eta Bilbon zegoen "espazio faltari aurre egitea" eta auzolanean eta auzotarrontzat eraikia izan zen "espazioa berreskuratzea" izan zuten helburu.

Bi urte zeramatzan hutsik ikastola zaharrak. Eta urte honetan ekintzaz bete dute espazioa. Larunbatean, urteurrena ospatzeko asmoz, egitarau zabala prestatu dute.

Egitaraua

- 11:00etatik aurrera: haur jolasak, pintxoak, saskibaloi jokoak, haurrentzako rokodromoa, irratsaioa (Irolako kideekin batera), webtelebista eztabaida (Estado de Excepcionekin), KRML Bizirik! materiala salgai, bertako produktuen azoka eta doku-foroa (autogestioa eta okupazio esperientziak).

- 12:00. Bisita gidatu animatua.

- 15:00. Bertako produktuen bazkari herrikoia. Jarraian, kantaldia Peru, Maddi.G eta Maddi.U-rekin.

- 18:00. Ekitaldia.

- 18:30. Donkey Punchers taldearen kontzertua.