Batxilergoa, lanbide-heziketa eta horien osteko unibertsitate-ikasketak egiteko Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako laguntza ekonomikoa da beka hau eta onuradunak aukeratzeko oposizioaren prozedura erabiltzen da.
Aurten Bilboko 34 ikastetxek 170 neska-mutil aurkeztu dituzte. Atzo udaletxeko Arabiar Aretoan banatu ziren 10 bekak eskuratzeko bost ariketa egin behar izan dituzte gazteek (Gaztelania eta Literatura, Euskara, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Geografia eta Historia).
Beka jasotzen jarraitzeko, aurreko ikasturtean batez beste 'oso ondo' edo horren pareko kalifikazioa lortu behar dute.
Aurten hauek izan dira onuradunak:
1. Izaskun Manero Setién (Solokoetxe BHI)
2. Ane Sainz de la Maza Escobal (Pureza de María HLBHIP)
3. Patricia Gutiérrez – Crespo Ruiz (San Ignazio BHI)
4. Carmelo López Mediavilla (Sagrado Corazón HLBHIP)
5. Lukas Bárbara Medel (San Ignazio BHI)
6. Ane Zugaza Goienetxea (Artxandape Ikastola HLBHIP)
7. María Isabel Rodríguez Escámez (La Inmaculada HLBHIP)
8. Jon Vivas Merino ( San Ignazio BHI)
9. Unai Santos Linares (Solokoetxe BHI)
10. Jon Gaminde Del Hoyo (San Ignazio BHI)
Hamar urte ikasketak sustatzen
Mende bat baino gehiago igaro da 'Casilda Iturrizar Andrea - Epaltzaren Alarguna' bekak sortu zenetik. Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako diru-laguntzak dira, Batxilergoa, prestakuntza-zikloak eta unibertsitate-graduak egiteko.
Bekak eskuratu ahal izateko, DBHko 3. mailan gutxienez 8,5eko batez besteko nota izan behar dute ikasleek eta ondoren, egoera berean dauden beste ikasle batzuekin lehiatu. Hurrengo urteetan ere beka jasotzeko, laguntzaren xede izan den ikasturtean “oso ondo” kalifikazioa edo horren baliokidea lortu behar da. Gero eta ikasle gehiago aurkezten da 10 ikaslerik onenei ematen zaizkien beka horiek eskuratzeko.
Esaterako, 2007an 90 ikaslek egin zituzten probak; aurten, aldiz, 170 ikaslek eman dute izena.