Ditugun eta nahi eta behar ditugun hedabideen arteko aldea

uriola.eus 2017ko ots. 10a, 11:43

Hedabideen inguruan hausnarketan eta solasean gidatu ditu Leire Palacios kazetariak hedabideen mundua ondo ezagutzen duten lau lagun. Nagore Uriarte, Xabier Landabidea, Gorka Salces eta Koldo Bizkarguenaga, hain zuzen ere. 

Meatzaleak egitasmoaren baitan, komunikazioaren gaia jorratu dute mahai inguru formatuan. Hitzordua Azkuna Zentroan finkatu zuten asteazken arratsaldez. Leire Palacios moderatzaileak lau partaideei ipinitako abiapuntu honakoa izan zen: Ditugun hedabideak, nahi ditugunak eta behar ditugunak. 

Gorka Salces Errota Digitaleko kidearen ustez "gaur egun ditugun hedabideak birplanteatu" beharrekoak dira. Iritzi berekoa da Xabier Landabidea irakaslea ere, onartzen duen arren zaila dela gelditzea eta hausnarketa egitea digitalizazioak eragin duen "bonbardaketa informatiboarekin". Zaila, baina beharrezkoa. Besteak beste, euskarazko hedabiden munduan "alternatiba berriak" sortu behar dira, Salcesen esanetan, "egun ditugunak potentziatuz eta berriak sortuz".  

Euskaraz lan egiten dute kazetariak izan ditu mintzagai Nagore Uriartek. "Jende oso prestatua" dagoela azpimarratu du, eta oraindik eskarmentu gutxi duen kazetari gazte asko, lanerako "oso gogotsu". Nahiz belaunaldien artean, "transmisioa falta" den. Kazetarien prekarietatea, "handia", da ardura sortzen duen beste arloetako bat. Hobera egin beharrean, Internet eta sare sozialekin "sakondu" egin da. Uriarteren iritziz, horri buruzko eztabaida ere beharrezkoa da "militantziaren izenean onartezinak diren gauza asko onartu direlako kazetaritzan". 

Solasaldia osorik Azkuna Zentroaren Youtube kanalean.

 

Meatzaleak - Egitaraua

Martxoak 9

Gorputza eszenan: Ander Lipus eta Onintza Enbeita.

Martxoak 15

Irrintziaren oihartzunak dokumentalaren aurkezpena eta berbaldia Iratxe Fresnedarekin. 

Martxoak 16

Hiri hori da hiri hau performancea: Lutxo Egia eta Inun.

Maiatzak 15

Eraldekaterako arkitektura?, eztabaida: Leire Milikua eta Ander Gortazar.

Ekainak 14

Artea, identitatearem irudi, mahai-inguru parktikoa: Haizea Barcenilla. 

 

[2017-02-08] Hedabideen inguruan hausnartuko dute Meatzaleak egitasmoaren baitan

[2017-01-18] Meatzaleak zikloaren baitan, Fermin Muguruzarekin solasaldia izango du gaur Leire Palaciosek