Igogailu berria inklinatua da eta beiraz hornitua dago; 50 metroko distantzia eta 12 metroko inklinazioa gainditzen du. 25 pertsona kabitzen dira eta, Bilboko gainerako igogailuen modura, zaintzarako eta komunikaziorako sistema bat dauka. Guztira, 852.000 euro inbertitu dira. Igogailua 5 metroko zabalerako eskaileren tarte batean sartu da; tarte hori lanen ondoren, berregokituz.
Atxurik orografia zaila dauka, Zazpi Kaleen, Solokoetxeren eta Santutxuren artean sartuta baitago. Hori dela-eta, zenbait konbinazio egin behar izan dira auzoan irisgarritasun unibertsala ezartzeko.
Igogailu berriaren osagarria da auzoko kiroldegia eta balio anitzeko kantxa Begoñako Errepublika kalearekin lotzen dituen igogailu bertikala; azken hori abenduan jarri zen abian.
Beste igogailu batzuk
Aldi berean, Udalak Enkarnazio eta George Steer kaleak lotuko dituzten bi igogailuren kontratazioa hasiko du. Atxuri auzoko irisgarritasunean egingo diren hobekuntzak ez dira hor amaituko. Udalak beste azpiegitura bat dauka aurreikusita Zabalbide kaleko goiko aldea eta Basobidean egingo diren etxebizitzak lotzeko. Gainera, 2017an beste igogailu bat egingo da Miribillan eta beste igogailu inklinatu bat Santutxuko Laurencin Markesaren kalean.
Elementu mekanikoak Bilbon
Bilbok 32 igogailu dauzka 27 instalaziotan; horiei gehitu behar zaizkie herritarren bizi-kalitatea hobetzen duten arrapala mekanikoak eta eskailera mekanikoak (5 gune).
Bilboko gune hauetan daude elementu mekanikoak:
- Eskailerak/Arrapalak: Kristo kalea, Fagoaga tenorea, Solokoetxe, Trauko zeharkalea, Otxarkoaga.
- Igogailuak: Salbe (2), Prim (2), Uribarri 'C' zeharkalea (2), Basurto Bekoa (2), Funikularreko pl.–Moraza, Pedro Arrupe zubia, Betolaza, Ametzola, Bizikidetasun plaza (Isozaki), Uretamendi, Errekalde plaza, Mazarredo, Iturribide (zeharkalea), Tutulu, Prim Dolaretxe, Mirador a Bilbao etxaldea, Otxarkoaga (anbulatorioa), Arangoiti, Zorrotza, Matiko, Zurbaranbarri, Zazpilanda, Iturribide-Zabalbide, Luzarra, Deustu, Atxuri, Gordoniz (2), Atxuri-Ollerieta.